Egun on,
Aste honetatik aurrera, gripearen eta COVID-19aren aurkako 2024ko txertaketa kanpaina hasiko da.
Gripearen eta COVID-19aren aurkako txertaketaren helburu nagusia da pertsona kalteberenen babesa indartzea morbimortalitatea murrizteko, baita infekzio horiek arreta sanitario eta soziosanitarioaren gaitasunean duten eragina murriztea ere.
Hala, 3 eguneko txertaketa egingo dugu klinikan, 2 ordutegi-tarterekin, langile guztiei eta lehen mailako senideak, aurrekoetan bezala txertaketa-ekintza errazteko. Horretarako, leku bat prestatu dugu Hygehosen izena emateko.
Garrantzitsua da eremu guztiak behar bezala betetzea, ondoren txertaketa Osakidetzako zuen osasun-karpetetan sartu ahal izateko.
Txertoa klinikako kanpo-kontsultetan jarriko da, aldageletako atetik sartuta.