Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, eta gure ospitaleko Euskara Batzordetik lehiaketa berezi batean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Gure hizkuntza ospatzeaz gain, Errigorako produktuekin betetako bi saskiren irabazle izan zaitezke: bat jokoaren irabazlearentzat eta beste bat parte-hartzaile guztien artean ausaz zozkatuko dena.
Zer da Errigora?
Errigora Nafarroa hegoaldea eta Euskal Herria elkartzen dituen herri-ekimena da, lan komunalaren eta euskararen bidez. Helburua bertako produktuak sustatzea da, euskara erabiliz, eta Euskal Herriko komunitateen arteko zubiak eraikitzea. Nekazariak, kontsumitzaileak eta euskalzaleak elkartzen dira elkarlanean aritzeko, Nafarroak Euskal Herria behar du, eta Euskal Herriak Nafarroa behar du.
Nola parte hartu?
Erantzun euskal kulturari buruzko 5 galdera hemen klikatuz.
Araudia:
Parte-hartzaile bakoitzak bere izen-abizenak adierazi beharko ditu galdetegia hasteko.
Behin bakarrik parte hartu ahal izango da.
Azaroaren 27tik abenduaren 3ra arte egin.
Sariak:
🎁 Errigorako saski bat jokoaren irabazlearentzat.
🎁 Beste saski bat parte-hartzaile guztien artean ausaz zozkatuko da.
Parte hartu, erakutsi euskal kulturaren inguruko zure ezagutzak eta ospatu gurekin euskara!